2011-03-18

MUTIL MIRESGARRIA

Ahots batek galdetu zuen: - Hura al da?
-Bai - Erantzun zuen beste ahots batek.
-Hura da mutil miresgarria!- Biok batera hori esandakoan, lotan zegoen mutila esnatu zen berehala:
-Ze-zer gertatzen da hemen? Nor zarete zuek?-Galdetu zuen mutilak.
-Gu, Pixi eta Dixi gara eta mutil miresgarriaren bila gabiltza... eta zu zara!!!
-Sss! Ez esan altuago, bai, ni naiz, eta zer?
-Zure laguntza behar dugu, etorri gure herrira salbateko! Mutilak Pixi eta Dixiri jarraitu zituen. Herrira iritsi ziren eta nola lagundu? Zer egin? Mutil miresgarriak hegan egiten hasi zen herria konpontzen. Gizon gaizto batekin topatu zen baina mutil miresgarriak jipoitu zuen eta bat-batean ohean zegoen berriro lehiotik begiratu zuen eta bi argitxo ikusi zituen. Eskua atera zuen eta agur esan zien.
(Irudia The Mysteries of Harris Burdyckliburutik hartu dut. Chris van Allsburg. 1984)

No hay comentarios:

Publicar un comentario