
Bazen behin neska bat Ariadna izenekoa. Behin Ariadna baso batera joan zen abentura bila. Orduan, basoan, poltsa urdin bat aurkitu zuen margoz beteta... zertxobait aurrerago horma batekin topo egin zuen, eta horma horretan margotzen hasi zen. Bat-batean... otso bat agertu zen. Ariadna korrika joan zen, baina beste horma bat topatu zuen bere aurrean. Otsoa oso atzean zegoenez, Ariadnak ate bat margotu zuen horman. Orduan otsoak atearekin jo egin zuen. Ariadnak, bere idearen arrakasta ikusita, margotzeari ekin zion berriro... horma guztietan gezurrezko ateak margotu zituen eta etxera joan zen. Etxera iritsi zenean, mutil-lagunari gertatutakoa azaldu zion. Egun batzuk pasa eta gero, kazetariek bere etxearen atean jo zuten (tok,tok) Ariadnak atea zabaldu zuen eta... a zer berri ona! Egunkarian jarriko luketela berak margotutako hormaren argazkiak...eta hortik aurrera "Ariadnaren pareta" deitu zuten.
Basora joaten bazarete, eta atez margotutako horma bat topatzen baldin baduzue, Ariadnaren pareta izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario