
Txikia nintzela, gurasoek lagundu zidaten etxetxo hau egiten. Orain berrogeitahamar urte ditut eta, noski, oso gutxitan erabiltzen dut, baina gaur, bai, gaur erabili beharra izan dut. Gaur bolatxo zoragarri eta lagungarri honetan ezkutatu egin naiz.
Atzo esan zidaten gaixotasun bat neukala. Ez dakit nola deitzen den, baina oraindik ez naiz garatu 11 urte dituen mutil bat naiz barrutik. Orduan gaur gaua pasatuko dut or nire adineko jendearekin, hau da, nire lehengusinakin: Ez nuen hain polita gogoratzen. Gaua pasa zen eta nire etxetxotik argi distiratsuak atera ziren. Inor ez da konturatu, baina ni bai. Hurrengo egunean nire lehengusinaek alde egin zuten korrika etxetik esanez:amaaaa! lehengusua oso aldatuta dago! Ispilura begiratu eta, hara, malkoak atera zitzaizkidan. Mutiko gazte-gazte bat nintzen, ez nekien nork egin zuen hori, baina mila aldiz eskerrak eman niskion zeruari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario